XVI. Bizikletaren Astea maiatzaren 15etik ekainaren 4ra bitartean egingo da
> XVI. Bizikletaren Astea – Liburuxka
Gaur egun, joan-etorrien % 13 inguru egiten dira bizikletaz Gasteizen. Gasteiz hiribidean instalatutako bizikleta-kontagailuaren datuak kontuan hartuz, 2017ko martxoan 69.914 pertsona igaro ziren bertatik; iazko hilabete berean, berriz, 55.800. Horrek adierazten du Gasteizen gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dutela bizikleta.
Bizikletaren Astearen xedea da mugikortasun modu horren erabilera gehiago sustatzea, jasangarria izateaz gain osasunerako ere ona baita. Aurtengo edizioan hitzaldiak, ikastaroak, bizikleta-irteerak eta beste jarduera asko antolatu dira.
Aldabeko gizarte etxean bizikletarekin lotutako bost hitzaldi emango dira. Landatxoko gizarte etxean, bestatik, bizikletaz ibiltzen ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa egingo da; bost egun iraungo du, eta goizez zein arratsaldez eskainiko da. Salburuko gizarte etxean bizikletaren mekanikari buruzko ikastaroak egingo dira, zenbait mahai-inguru, eta mugikortasunaren jaia. Landazuriko kiroldegian ere mekanikarekin lotutako jarduerak eta hiri txirrindularitzari buruzko hitzaldiak antolatu dira. Pilarren, berriz, Olarizuko lorategi botanikoan zehar adinekoentzako triziklo-ibilaldiak eskainiko dituzte. Gainera, bizikleta-irteerak, bizikletari buruzko kontakizun laburren VII. lehiaketa eta “Selfie bat nire bizikletarekin” argazki-lehiaketa ere programatu dira.
Jarduera batzuetan parte hartzeko (lantegietan edo bizikleta-irteeretan) izena eman beharko da. Gizarte etxeetan, kiroldegietan edo internetez eman ahalko da izena.