Vitoria-Gasteiz/Nejapa lankidetza hitzarmena
Nejapa udalerriko (El Salvador) lurralde antolamenduko proiektuaren hirugarren faseari ekin zaio.
Proiektu honen bidez, Nejapako udal lurraldea antolatzeko lanetan aurrera egin nahi da. Aurreko faseetan, ahalegin nagusia ingurune fisikoaren ezaugarriak finkatzeari eskaini zaio, lurraldearen potentzialitate zein mugak hobeto ezagutu nahi izan baitira. Inbentario honen emaitzak lurralde eta ingurumen datuen banku batean bildu dira, ondoren plangintza tresna egokia prestatzeko oinarritzat hartuko dena hain zuzen.
CEAren lankidetza teknikoa ondoko ekimen hauen bidez gauzatu da lehen fase hauetan:
- San Salvadorgo Universidad Centroamericanako (UCA) Ingurumen Kudeaketako Magisteritzaren (MAGMA) instalazioetan Geografi Informazioko Sistema bat jartzeko laguntza teknikoa.
- Nejapako udalerriko lurralde eta ingurumen datu bankua garatzera zuzendutako ikerketa eta lanen prestaketarako languntza.
- MAGMAko langileei zuzendutako prestakuntza moduluen irakastea.
Proiektuaren III. fasea hiru lan lerrotan antolatzen da: hiri eta nekazari plangintza, udalerrirako teknologi transferentzia eta GIS laboratorioaren sendotzea. Lehen biek eragin zuzena dute Nejaparen garapen lokalean eta azkenak aurrekoentzako sostengu gisa kontsideratzen da.
Azken fase honetan enfasi berezia emango zaio, ez soilik antolamendu tresnaren beraren definizioari, baita udalerriko langileen gaitasun eta trebetasunak sendotzeko lanei ere, izan ere, beraiek dira lurralde antolamenduko plana eta katastro, kontu korronte eta fakturazioko sistema informatikoak administratu beharko dituztenak.