eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko zarata mapa berriaren aurkezpena

Estatuko Zarataren Legeak (2003ko azaroaren 17an onetsitako 27/2003 Legea) pixkanaka neurri batzuk ezarri beharra dakar berekin. Azpimarragarrienetako bat inguruneko zarataren eragina zehaztea da, zarata mapak eginez eta inguruneko zaratari eta haren eraginei buruzko argibideak jarriz herritarren eskura.

Vitoria-Gasteizek urteak daramatza inguruneko zarata maila kontrolatzen, hainbat azterketaren eta orain aurkezten dena bezalako zarata mapen bitartez. Mapa berriak 1999an egindakoa ordeztuko du. Zarata sortzen duten fokuen arabera hainbat zarata mapa taxutu dira, nazioartean onetsitako kalkulu metodoak baliatuz. Horrelako mapek zarata mailak gutxitzeko neurriak hartzen laguntzen dute, zoladura drainatzaileak edo pantaila akustikoak jartzea, esaterako. Hiri antolamenduan ere oso baliagarriak dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala