Vitoria-Gasteizko Ura Aurrezteko Plan Integrala aurkeztu da
Ura Aurrezteko Plan Integralaren jatorria hiriarekin 21. agendaren bidez hartutako konpromisoan datza; hau da, baliabideak modu jasangarrian erabiltzearen alde aurrera pausuak emateko konpromisoan. Konpromiso hori hirian ura aurrezteko plan batean gauzatu da, Ingurumeneko Kontseilu Sektorialeko Uraren Taldeak eskatuta.
Vitoria-Gasteizko Ura Aurrezteko Plan Integrala eskariaren kudeaketa-planen metodologia jarraituz egin zen, eta hamabi Programa Operatiboen inguruan egituratu da, hirian uraren zikloan eragina duten zenbait alderdietarako neurriak kontuan hartuz. Emaitza biztanle guztiengan eragina duen aurrezteko neurrian oinarritutako plan bat izan da. Dena dela, berariazko alderdiak ere kontuan izan dira, adibidez ikastetxetan ekoauditoriak egitea edo merkataritza-gunetan gidak egitea. Planaren helburu nagusia uraren banaketan eta kontsumoan inplikatuta dauden eragile guztiengan aurrezpena sustatzeko plana da.
Proposatutako hamabi Programa Operatibo horietatik, lau (banaketa sarearekin, kontadoreekin, tarifekin eta datu-basekin lotura dutenak), ura kudeatzen duen udal enpresak, AMVISAk, aurrera eramaten ditu. Gainontzeko programak, komunikazioarekin eta inplikazio sektorialarekin zerikusia dutenak, (industria, merkataritza, erakundeak...), oraintxe esleitu dira eta aurten abian jarriko dituzte. Aurreikusita dauden jarduerak hurrengo lau urtetan gauzatu egingo dira, Plana indarrean egongo den epean, alegia.