Vitoria-Gasteizko udalerrirako bioaniztasun adierazle berri bat diseinatu da
Hegaztiak adierazle bikainak dira ekosistemen kontserbazio egoera ikuskatzeko eta, beraz, aldizkako azterketa eta segimenduen bitartez, oso informazio baliotsua eman dezakete udal esparruko bioaniztasunaren eredu orokorren eta joeren gainean.
Helburu hau erdiesteko, 2005. urtean zehar hegaztietan oinarritutako bioaniztasun adierazle bat diseinatu da. Horrez gain, metodologia entseatu da eta lehen emaitzak eskuratu dira. Datu hauek urtero erdietsi nahi direnez, udalerriko natur giro bakoitzean sakabanaturik egongo diren kontrol estazioak sortu nahi dira. Horri esker, hegazti talde bakoitzaren populazio joerak behatuko dira eta, zeharka, naturgune bakoitzean gertatzen ari diren aldaketak interpretatu ahal izango dira.
Metodologia bera beste esparru geografiko batzuetan ere erabiltzen ari da eta, beraz, Vitoria-Gasteizko udalerriko datuak antzeko beste eskualde batzuetako datuekin alderatu ahal izango dira, ondorio komunetara iritsiz.