Vitoria-Gasteizko udalerriko lurraren erabilera-mapa eguneratu da
Lurralde-kudeaketa eta -plangintza integratuan aintzat hartu beharreko oinarrizko aldagaia da lurraren okupazioaren eta erabileren ezagutza, eta denboran zehar izan duten bilakaera. Aldagai hori aztertuta lurrak jasaten dituen aldaketen inguruko informazio interesgarria lortzen da.
CEAk udalerri osoko lurraren erabileren mapa eguneratu du, 1:5.000 eskalan. Horretarako, 2009an ateratako aire-argazki bat erabili du. Mapa hori Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren adierazle batzuk kalkulatzeko erabili da. Hain zuzen, hiriaren hedapenak hartutako azaleraren bilakaera neurtu da, eta biztanleriaren dentsitateak hiri-lurzoruan izan duen eragina.
Geruza berri hori Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemak dituen 400 kartografia-geruza ingururi gehitu zaizkio.