eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko udalerriko hezeguneen ikerlana

Ikerlan honek 2009an udalerriaren hegoaldeko hezeguneak ezagutzeko egin zen lana osatzen du.

Bere xedea hezegune horien ezagutza hobetzea izan da, ekosistema garrantzitsu horien inbentarioa eginez eta haien kontserbazio egoera hobetzera zuzendutako kudeaketa iradokizunak eginez, besteak beste udalerriko bioaniztasuna gorde eta sustatzeko asmoz.

Inbentarioan 80 hezegune jaso dira; beraz, guztira udalerri osoan 171 hezegune daude, hegoaldean identifikatu direnak kontuan hartuta. Hezeguneen erdia baino gehiago oso txikiak dira, eta gutxi dira tamaina ertain, handi edo oso handikoak.

Hezeguneen balorazio ekologikoa egin da. Haietako askok balio ekologiko ertain edo txikia dute. Gainerakoen herena balio altu edo oso baxuko kategorietan sartu dira, eta azkenik, %5a soilik katalogatu da balio ekologiko oso altuko kategorian.

Hezeguneotan antzeman diren inpaktuei dagokienez, nabarmenenak drainatzeari eta lohiz betetzeari lotutakoak dira, haietako herenean ikusi baitira fenomeno horiek. Abereek eragiten duten zapaltzeak ere eragina du haietako askotan. Hirugarren gaitz mota hondakin solidoei, isurketei eta zaborrei lotutakoa da. Bestalde, nekazaritzako erabilerak dituzten lursailen alboetan dauden hezeguneek (gehienak ureztatze baltsa gisa erabiltzen dira) ongarrien eta bioziden inpaktua jasaten dute.

Estudio de los humedales del Norte del municipio de Vitoria-Gasteiz

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala