Vitoria-Gasteizko udalerriko hegaztien urteroko ikerketa
Urtero bezala, 2010ean berriro aztertu dira udalerriko hegazti populazioak. Hain zuzen, ikerlanaren helburua udalerriko hegazti ugaltzaileen populazioen datuak eskuratzea izan da, ondoren, datu horietatik abiatuz, udalerriko biodibertsitate kontserbazioaren adierazlea kalkulatu ahal izateko.
Epe luzeko ikerlan mota hauetan erroldak egiten dira urtero-urtero puntu beretan, eta hegaztirik arruntenen populazioetan gertatzen diren joerak eta aldaketak ezagutzeko balio dute. Kontserbazioko estrategia egokiak ezarri nahi badira, funtsezkoa da hegazti populazioak nola handitzen edo txikitzen diren ezagutzea. Horrez gain, hegaztien jarraipenak balio erantsia dauka, beste animalia talde batzuen eta oro har ekosistemen kontserbazio egoera neurtzeko adierazle modura erabili baitaiteke.