Vitoria-Gasteizko udalerriko haran hondoko basoen ezaugarri botanikoak
Ikerlan honetan Pedro Uribe-Echebarría botanikariak CEAren aginduz 2009. urtean zehar egin zituen lanak kontatzen dira. Lanak hurrengoak jaso ditu: Vitoria-Gasteizko haran hondoko hamaika basotako landaredia eta floraren ezaugarritzea, haien natur balioaren estimazioa, eta jarraipen, kudeaketa eta kontserbaziorako neurri posibleak.
Oroitza-txosten honek bi atal handi ditu, bata floraren ingurukoa, baso hauetan existitzen diren landare espezieei buruzko informazioa jasotzen duena (baita espezie mehatxatuei buruzkoa ere), eta bestea landarediaren ingurukoa, ikerlanean analizatutako baso motak deskribatzen dituena: Quercus faginea espezieko erkameztiak, Quercus robur espezieko hariztiak eta haltz, lizar eta astigarrez osatutako ibaiertzeko basoak.
Beste atal batean baso hauen jarraipena, kudeaketa eta kontserbazioa bideratzeko hainbat neurri proposatu dira, haien berreskurapenak aurrera egin dezan. Analizatutako hiru baso motek atzerakada handia pairatu dute nekazaritza, hiritartzeak eta industrialdeen sorrera bezalako giza jardueren aurrean, eta haien egungo azalera jatorriz duten azalera potentzialaren zati txiki-txiki bat besterik ez da, baina betetzen dituzten funtzio ekologikoak oso garrantzitsuak dira oraindik eta natur balio handiak dituzte, eta beraz, gomendagarria da baso hauen mantenimendua eta balizko hedapena sustatzea.
Caracterización botánica de los bosques de fondo de valle del municipio de Vitoria-Gasteiz (3,89 MB)