eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko udalerriko flora mehatxatuari buruzko ikerketa

CEAk agindutako ikerketa honen helburua Vitoria-Gasteizko udalerrian dauden landare espezie mehatxatuak ezagutzea izan da. "Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda" izenekoan dauden landareak aztertu dira, horietatik Gasteizen zeintzuk dauden ikusi da, haien populazioen banaketa geografikoa eta egoera zehaztu da eta haien kontserbazio eta hobekuntzarako neurri egokiak proposatu dira.

Hasteko, informazio bibliografikoa berrikusi da eta Arabako Natur Zientzien Museoko herbarioko laginak aztertu dira, eta hortik abiatuz landare baskularren hogeita zortzi espezieren zerrenda atera da. Ondoren landa lana egiteko irteerak egin dira, 2009. urteko otsailaren eta 2010. urteko urtarrilaren artean. Landa lan honetan ikusi denez, hogeita zortzi espezieko zerrendatik hamasei espezie daude egun udalerriko lurretan. Beste bi espezieren kasuan, ezin izan dira egiaztatu herbarioan agertzen ziren aipuak. Gainerako hamar espezieak ez dira udalerrian behatu duela 30 urtetik hona, eta haien presentzia zalantzazkoa da gaur egun.

Ikerlanean hurrengo datuak jaso dira: espezieen egungo banaketa, populazio bakoitzaren egoera, kasu bakoitzean behatu den gutxi gorabeherako ale kopurua, aipu bibliografiko zaharren analisia eta detektatu diren mehatxuak. Bestalde, analizatutako populazioek maila autonomikotik hasi eta Europa mailaraino duten garrantzia baloratu da.

Amaitzeko, xede praktikoen atal bat gehitu da, ikerketan jasotako 28 espezieen populazioak kontserbatu, kudeatu eta hobetzeko iradokizunak bilduz.

La flora amenazada del municipio de Vitoria-Gasteiz (433 KB)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala