eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko udalerriko biodibertsitatearen kontserbazio egoeraren adierazlea

Beste urte batzuetan bezala, 2009an CEAk azterlan bat agindu zuen udalerriko biodibertsitatearen kontserbazio egoera erakutsiko zuen adierazle bat kalkulatzeko. Adierazle hau hegazti ugaltzaileen jarraipenean oinarritzen da, animalien talde hau oso erraz behatzen baita eta harreman estua baitauka animalien beste talde batzuen eta ekosistemen kontserbazio egoerarekin. Azterketa hau urtero egiten da udaleko biodibertsitatearen joerak eta aldaketak aztertu ahal izateko.

Adierazle hau urtero Tokiko Agenda 21aren buletinean (1,5 MB) argitaratzen da, Vitoria-Gasteizek iraunkortasunaren bidean egiten ari den bidea neurtzeko bereziki prestatutako adierazle sortaren barruan.

Vitoria-Gasteizko udalerriko biodibertsitatearen kontserbazio egoeraren adierazlea, hegazti ugaltzaileen jarraipenean oinarritutakoa. 2009. urtea (gaztelaniaz, 1,67 MB)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala