Albistea
Vitoria-Gasteizko Udalak lorategi komunitarioen egitasmo bat bultzatuko du
Proiektuaren funtsa Vitoria-Gasteizko Udalak bultzatutako ekimen partehartzaile bat da, gai honetan interesa duten lagunek erabilera publikoko zenbait lorategi pribatu diseinatu, eraiki eta mantendu ahal izan ditzaten. Udalak prestakuntza eta laguntza tekniko eta ekonomikoa eskainiko du.
Egitasmoaren helburuak hauek dira:
- Herritarrak hurbilen duten hiri ingurunearen diseinu, mantenimendu eta zainketan inplikatzea.
- Hiriko ingurumena begirunez tratatzeko premiaz ohartaraztea eta lorezaintza iraunkorraren teknikak eta funtsak ezagutzera ematea.
- Hiriko ingurunea hobetzea narriatze zantzuak dituzten auzoetan, lorezaintza komunitarioko ekimenak sustatuz.
Egitasmoan zehar prestakuntza aldi bat eskainiko da Hegoalde gizarte etxean, partehartzaileen artean botanikari eta lorezaintzari loturiko gaiak ezagutzera emateko.
Lorategiak sortu ondoren, egitasmoan parte hartzen dutenek eguneroko mantenimendua egingo dute, Udalaren zerbitzuen laguntzaren babespean.