Vitoria-Gasteizko Udalak itsasikarak kaltetutako Sri Lankako Batticaloa hiria berreraikitzeko proiektu batean parte hartuko du
Batticaloa, Sri Lankako ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena, 2004ko abenduaren itsasikarak kaltetu zituen eskualdeen artean hondatuenetakoa izan da. Itsasertz tarte handiak erabat suntsituta geratu dira, eta Batticaloa barrutiko 2.800 lagun baino gehiago hil direla diote hondamendia gertatu eta aste batzuetara egin diren zenbaketek. Honi mila lagun baino gehiago desagertu direla erantsi behar zaio.
Egun gure hiria ingurumen lankidetzako ekimen batean parte hartzen ari da Sri Lankan, hain zuzen hondamendiak gehien ukitu dituen herrialdeetako batean. Hori dela eta, bereziki eskualde honetan inplikatu nahi du. Munich hiriarekin batera, gure hiria Batticaloa hiriaren berreraikitzerako proiektu bat definitzen ari da.