Vitoria-Gasteizko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute uholdeen aurkako lanak burutzeko
Vitoria-Gasteizko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) 2013tik 2020ra luzatuko den lankidetzarako hitzarmena sinatu dute Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietan uholdeen aurkako lanak egiteko.
Hitzarmen honen barruan egingo diren lana artean hiru dira nagusi. Alde batetik, Zadorra ibaian egingo direnak Gasteizko hirigunean, zehazki Abetxukuko zubitik Gamarra Nagusikko zubiraino. Lan horiek gutxi gorabehera 2,5 milioiko aurrekontua izango dute. Lanen xedea hauek dira: gaur egungo ibilgua handitzea, hustutze ahalmena hobetzeko; ur emaria trabatzen duten oztopoak kentzea; eta habitataren ingurumena hobetuko duten neurriak hartzea.
Beste alde batetik, Zadorra ibaian egingo diren uholdeen aurkako beste lan batzuk ere sartzen dira hitzarmenean; kasu honetan, Krispiñako UZAtik Gobeuko zubira doan tartean, 4 milioiko aurrekontuarekin. Zadorra ibaian egingo diren lehentasunezko ekintza horien inguruan, azpimarratu behar da Abetxukuko zubitik Ihurreko zubira doan tartean egingo direnekin batera egingo direla. Aipatutako lan horiek 8 milioiko aurrekontua izango dute, baina ez dira hitzarmenaren barruan sartuko Vitoria-Gasteizko Udalak beste elkarte eta erakunde batzuen laguntzarekin egingo baititu.
Azkenik, Gasteizko hegoaldeko ibaietan uholdeen aurka aurreikusten diren lanak ere akordio honen atal bat dira. 15 miloi euroko aurrekontua dute, eta nabarmenena Batán eta Zapardiel ibaietan egin beharreko uholdeen aurkako lanak dira, Lasarteko legar-hobietan. Ekimen honen ondorioz aintzira bat sortuko da 13 hektareatan, Batan ibaiaren uholdeak baretu ahal izateko. Hortaz aparte, Krispiñako araztegiaren errendimendua hobetuko da, euri emariaren hustutzea toki bat baino gehiagotik gertatuko baita. Lan honek 9,5 miloi euroko aurrekontua du.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusi Iñaki Urrizalkik adierazi duen moduan, "konpromiso hauek uholde arriskua nabarmen murriztea ahalbidetuko du, eta hori da URAren erronka nagusia Euskadiko hiriburuan. Horretarako hainbat ekintza egingo dira Zadorra eta hegoaldeko ibaietan, 10 urtetan 20 milioi euroko baliatuz.
Vitoria-Gasteizko alkatearen esanetan, "udal gobernuarentzat lehentasuna du uholdeak suposatzen duten arazoari behin-betiko konponbidea ematea, are gehiago European Green Capitalaren urte honetan". Haren hitzetan, "URArekin sinatu den hitzarmen hau ezberdinen arteko elkar ulertzearen adibide da, eta erakundeen arteko lana sustatzeko adibide nabarmena".
Uraren Euskal Agentziak eta Gasteizko Udalak hainbat lan bultzatu dituzte azken urteetan, ibai hazkundeak hirian sortzen dituen arazoei aurre egiteko. Lankidetzarako hitzarmen berri honetan Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietarako plan horiek aurreikusitakoa zehaztu da.
Lanen kokapen mapa.