eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Udalak bizikletak alokairuan hartzeko zerbitzua eskainiko du aurten ere

Vitoria-Gasteizko Udalak bizikletak alokairuan hartzeko zerbitzua eskainiko du aurten ere

Vitoria-Gasteizko Udalak 2004an eskaini zuen bizikleten alokairu zerbitzuak arrakasta handia izan zuen, 10.000 lagunek baino gehiagok izena eman baitzuten eta 25.000 erabilera baino gehiago egon baitziren. 2005ean zerbitzua berriro martxan jarriko da, izena ematen duen orok hiri barruan pseatzeko eta alde batetik bestera mugitzeko bizikleta bat eskura eduki dezan.

Zerbitzuak hainbat berritasun izango ditu, besteak beste alokairu puntu bakoitzean egongo den bizikleta kopurua (20), alokairu puntu berriak (Arriaga gizarte etxea eta Abetxukoko polikiroldegia) eta funtzionamendu aldi luzeagoa. Hortaz, zerbitzua hamaika alokairu puntutan banatutako 220 bizikletez horniturik egongo da eta maiatzetik azarora funtzionatuko du.

Zerbitzua erabiltzeko izena emateko interesa duenak alokairu puntu batera joan beharko du. Alokairu puntuak honako hauek dira: Arriaga, Lakua, Aldabe, Iparralde, Europa, judimendi eta Hegoalde gizarte etxeak, Abetxukoko polikiroldegia, Turismo bulegoa eta El Boulevard merkatalgunea. 2004an izena eman zutenek ez dute zertan berriro izenik eman behar.

Ekimen honen azken xedea bizikleta Vitoria-Gasteizko ohizko garraiobide bezala erabilia izan dadin da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala