Vitoria-Gasteizko Udalak basogintza iraunkorreko ziurtagiri baten aldeko adierazpen bat onartu du
Basoak lurreko CO2 hustuleku nagusiak dira eta, beraz, klima aldaketaren aurkako borrokan funtsezko betekizuna dute. Hain zuzen ere, zuraren ekoizpena da zuhaitzek konposatu hau finkatzeko erabiltzen duten bidea. Hortaz, zurak, ondasun berriztagarria izateaz gain, aipatutako abantaila hori du, merkatuan duen balioaz gain balio osagarria ematen diona. Hori guztia dela eta, basoak kontserbatu eta zabaltzea lehen mailako helburua izan behar da berotze globalaren aurkako borrokan.
Basoen suntsitzea saihesteko, duela 10 urte inguru mendi zuhaizdunen kudeaketan praktika onak sustatzeko ekimen bat abiatu zen, beren kontserbazioa, egoera ekologikoa eta gizarte onurak ziurtatzeko. Zuraren ziurtagiria, hortaz, baso praktiken ikuskaritza eta basotik ateratzen diren produktuen segimendua konbinatzen dituen ekimen bat da. Berme bat da kontsumitzailearentzat, hau da, erosten dituen produktuak ekonomi, gizarte zein ingurumen ikuspuntuetatik ondo kudeatutako basoetatik atera direla ziurtatzen duena.
Vitoria-Gasteizko Udalak, otsailaren 24ko osoko bilkuran, aho batez onartu zuen BASOGINTZA IRAUNKORREKO ZIURTAGIRIARI BURUZKO ERAKUNDE ADIERAZPENA.