Vitoria-Gasteizko txirrindularien portaerari buruzko txosten berria
2012ko udaberrian CEAk gasteiztar txirrindularien portaerari buruzko txosten bat egin zuen. Azterketa txirrindulariak soilik hartu zituen kontuan, mugikortasunaren beste eragile batzuek -oinezkoek, auto gidariek- dituzten jokabide desegokiak alde batera utziz. Txirrindularien jokabidearen elementurik argienak aztertu ziren, esaterako semaforoak gorriz igarotzea edo espaloietatik ibiltzea bizikletaz.
2013an Gasteizko Bizikleteroak elkarteak kudeatzen duen Bizikletaren Behatokiari eskatu zitzaion azterketa horren jarraipena izango zen txosten berri bat egiteko. Horrela, txirrindularien jokabidean egon zitezkeen aldaketak ikusiko ziren, hain justu bizikleta mugikortasunari eragiten zioten hainbat aldaketa gertatu zen urtean: zirkulazioa lasaitzeko neurriak aplikatu ziren hiriaren erdialdeko hainbat kaletan, eta bizikletei eragiten zieten zenbait arau berri zituen zirkulazio ordenantza prestatu zen (ikerketa egiteko unean oraindik ez zegoen indarrean ordenantza hori). Horrez gain, komunikazio kanpainak egin ziren txirrindulariak galtzada erabiltzen has zitezen, batez ere kale lasaituetan, bai liburuxken bidez bai udaltzainen kaleko informazioaren bitartez.
Oro har, txirrindularien portaera aurreko azterketan behatutakoaren oso antzekoa zela ikusi zen; hala ere, hobekuntza batzuk behatu ziren galtzadaren erabilerari dagokionez eta semaforoen errespetuari dagokionez.
2012ko emaitzekin alderatuta, galtzada erabiltzen zuten txirrindularien kopurua handitu zen. Hobekuntzarik handiena Jesus Guridi kalean gertatu zen -lasaitutako kaleetako batean hain zuzen- ia % 49 gehiagok erabili baitzuten galtzada eta ez espaloia.
Semaforo gorrien errespetuari dagokionez, oro har hobekuntza txiki bat izan zen 2012ko datuekin alderatuta, baina errespetu EZAren ehunekoak altuak ziren oraindik, % 60 ingurukoak.
Informe de comportamiento ciclista en la ciudad de Vitoria-Gasteiz, año 2013