eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko txirrindularien istripuen eta portaeraren ikerlanak

Lehen ikerlana Udaltzaingoarekin lankidetzan egin du CEAk, eta haren funtsa 2008-2011 urteertan txirrindulariek izan dituzten istripuen argitze-agiriak aztertzea izan da. Txirrindularien istripuen laburpen estatistikoak landu dira adina, urteko hilabeteak, asteko egunak, eguneko orduak eta sexua irizpidetzat hartuz. Horrez gain, istripua gertatzeko unean bizikleta nondik zebilen analizatu da (ea galtzadatik, espaloitik ala bizikleta bidetik zioan), ezbeharren zergati nagusiak zeintzuk izan diren ere begiratu da, eta txirrindularien lesioen pronostikoa ikusi da. Azkenik, ezbeharrak hiriko zein tokietan gertatzen diren aztertu da eta istripuen kontzentrazio handiagoak dituzten puntuak mapetan markatu dira.

Txirrindularien portaera aztertu duen ikerlanean, bestalde, bizikleta erabiltzaileak hiriko 10 bidegurutzetan nola mugitzen diren ikusi da. Kale mota guztiak (bidegorria dutenak, ez dutenak, oinezkoentzakoak soilik, etab.) barne hartzen dituzten bidegurutzeak hautatu dira, eta bizikletak nondik dabiltzan (galtzadatik, espaloitik, bizikleta bideetatik) eta zirkulazio arauak zein neurritan errespetatzen dituzten ikertu da.

Gezia Informe de la siniestralidad ciclista en Vitoria-Gasteiz, años 2008-2011 (gaztelaniaz)

Gezia Informe de comportamiento ciclista en la ciudad de Vitoria-Gasteiz, año 2012 (gaztelaniaz)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala