eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko saihesbideko paisaiaren egokitze proiektua

Arabako Foru Aldundiko Herrilan eta Hirigintza Sailaren aginduz, Ingurugiro Gaietarako Ikastegaiak eta Aldundiko Ingurumen eta Paisaia Zerbitzuak, elkarlanean,  "Vitoria-Gasteizko saihesbideko Yurre eta Gamarrako loturen arteko zatiaren ereite, landatze eta paisaiaren egokitze proiektua" izeneko lana idatzi berri dute.

Lan honen erronketako bat, bide sergurtasunari loturiko alderdi funtzionalak mantendu eta unean unean hobetzen saiatzea da, eta batez ere, Vitoria-Gasteizko hiritik hain hurbil dagoen ingurune bat zeharkatuz azpiegitura garrantzitsu honek dituen alderdi estetikoak hobetzea eta bere paisaia eta begi lerroak egokitzea.

Kontuan hartu diren irizpide nagusiak ondoko hauek izan dira:

  • bide segurtasunari ematen zaion garrantzia, funtzionaltasuna, estetika eta modernotasuna uztartuz,
  • bideak zeharkatzen dituen paisaien sakonera eta zeharkakotasuna, eta natur ingurunearen elementuen kontsiderazioa,
  • ibilbidearen osotasunaren eta bere azpiegituren arteko koherentzia, baita ibilbidearen eta bere ingurunearen artekoa ere,
  • kultur ondarearen balio handitzea, bertan dauden elementuen balio estetiko eta arkitektonikoaren arabera.

Lana idatzi ondoren, Arabako Foru Aldundiaren hurrengo urratsa proiektua exekuziorako kontratatzea izango da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala