Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Sistema Iraunkor baterako Estrategiaren Udal Ekintza Plana aurkeztu zen irailaren 26an
Duela hiru urte baino gehiago, Vitoria-Gasteizko udalbatzak erabaki zuen nekazaritzako elikagaien udal plan bat garatu behar zuela. Ordutik, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinaturik eta hiriko hainbat gizarte eragileren laguntzarekin, udalerako nekazaritzako elikagaien sistema iraunkorrerako estrategia bat ari gara idazten. Bide orri horren helburua da nekazaritzako elikagaien sistema eraldatzea, praktika agroekologikoagoak sustatzea eta tokiko buruaskitasun maila handitzea.
2016. urtean parte-hartze prozesu bat gauzatu zen esparru horretan, eta oinarrien dokumentu bat definitu zen nekazaritzako elikagaien sistema iraunkor bat eraikitzeko. Udalbatzak bat egin zuen dokumentuarekin urtarrilean, eta horrez gain, Hiriko Elikadura Politikarako Milango Ituna sinatu zuen. Bat egite hori praktikan gauzatzeko, udalbatzak erabaki zuen abian jarriko zituela, bere eskumenen esparruan, Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Ekintza Planean jasoko ziren ekintzak.
Konpromiso horren emaitza gisa, nakazaritzako elikagaien sistema iraunkor baterako estrategiaren Udal Ekintza Plana (2017-2025) dokumentuaren zirriborroa aurkeztu zen atzo. Planaren xedea da zehaztea Vitoria-Gasteizko Udalak zein zeregin bete behar duen nekazaritzako elikagaien sistema hurbilagoa eta iraunkorragoa sustatzeko. Horren barne daude, besteak beste, hiri plangintza hobea, elikagaien kudeaketa publiko jasangarriagoa, eta elikagai osasuntsuago eta lokalagoen kontsumoaren sustapena.
> Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren Ekintza Planaren zirriborroa