eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia Jasangarria definitzeko prozesu parte-hartzaileak aurrera darrai

Prozesu parte-hartzailea otsailean hasi zen, aurreko diagnostikoa kontrastatu eta balidatzeko lantegiarekin. Saio hori taldekako langune gisa proposatu zen, diagnostikoa aztertu, osatu eta balidatzeko eta, horrela, proposatutako ibilbide parte-hartzailearekin aurrera egin ahal izateko. Parte-hartzaileen ekarpenak laburpen batean jaso dira.

Martxoan bigarren lantegia egin zen, Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren helburu estrategikoak definitzeko asmoz, bilatu nahi diren eta beldurrez ikusten diren zenbait eszenariotik abiatuz. Jardunaldi horren emaitza gisa, helburuen zerrenda bat osatu zen eta haietako bakoitzak duen lehentasunaren arabera sailkatu ziren. Zerrenda parte-hartzaile guztiek erabaki zuten, bozkatze gurutzatuko ariketa baten bidez.

Bigarren fase batean, apirila eta maiatza bitartean gauzatu zena, hiru mahai sektorial egin ziren aurreko fasean adostutako helburu estrategikoak lortzeko lagunduko dituzten ekintza lerroak eta neurriak taldeka definitzeko. Lehen bi mahaien ondorioak ekoizpen mahaiaren eta kontsumo eta metabolismo mahaiaren laburpenetan daude jasota.

Parte-hartze prozesu bizi hau ekainaren 14an amaituko da, azken lantegi batekin, Estrategiaren Plana osatuko dituzten gidalerroen multzoa ezarriz. Lantegi irekia izango da: orain arte parte hartzen aritu izan diren eragile, talde eta banakoak egongo dira, baina nekazaritzako elikagaien gure sistema aldatzeko eta praktika agroekologikoagoetara ekartzeko (gure inguruneko ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko egokitzapen handiagoa eraginez) interesa duen edozein herritar ere etor daiteke. Parte hartu nahi dutuenek izena eman behar dute, bai 945162696 telefonora deituz bai mdesantiago@vitoria-gasteiz.org posta helbidera mezu bat bidaliz.

Prozesu honetan aktiboki parte hartzen ari diren lagun guztien konpromiso eta ekarpenei esker, tokiko kalitatezko elikagaien ekoizpen jasangarria eta udalerri barruko kontsumoa lotu nahi dituen ekimen honi forma egokia ematen ari gara.

#elikatuVGalimenta

www.vitoria-gasteiz.org/elikatuvg

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala