Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorrerako eta Espazio Publikorako Planaren aurrerapena aurkeztu da
Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren aurrerapena otsailaren 21ean aurkeztu zuten Vitoria-Gasteizko alkate Alfonso Alonsok, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikari Mónica Ibarrondok eta Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako zuzendari Salvador Ruedak.
Azterketa hau Vitoria-Gasteizko Udaleko zerbitzu teknikoek eta Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako teknikariek egin dute elkarlanean, eta bere garapenerako, modu paraleloan gauzatzen ari den hiritarren parte-hartzerako prozesuan ekoiztu diren emaitzak kontuan hartu ditu.
Planaren helburuak honako hauek dira:
- Vitoria-Gasteizko mugikortasunaren eta espazio publikoen irisgarritasunaren egungo egoera diagnostikatzea
- Jokaleku desberdinak analizatzea, hiriaren etorkizuneko proiekzioa kontuan hartuz
- Vitoria-Gasteizko hiri mugikortasunerako eredu ahalik eta jasangarriena sortzea, espazio publikoaren erabilera, igorpenak atmosferara, zarata eta energia kontsumoa bezalako alderdiak kontuan hartuz
- Baliabide eta energia kontsumo txikiagoa eragingo duen mugikortasun sare berri baten konfigurazioa definitzea
- Adierazle sorta bat eskaintzea kudeatzaileei, hiriko espazio publikoaren kalitatea gehitzea ahalbidetuko duten erabakiak hartu ahal izateko
Planaren aurrerapenaren dokumentua Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren webgunean ikusi daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/mugikortasuna
Agiri hau gizarte etxeetako liburutegietan ere kontsulta daiteke, hain zuzen, Abetxuku, Aldabe, Judimendi, Iparralde, Hegoalde, Lakua, El Pilar eta Arriagan.