eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen ekitaldi nagusiak Aldabe kalearen itxiera eta gauez egingo den bizikleta martxa bat izango dira

http://www.vitoria-gasteiz.org/mugikortasunastea

Gazsteizko Udalak Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen hamaseigarren edizioa aurkeztu du. Irailaren 12a eta 22a artean hainbat jarduera egingo dira hirian, "Energia mugimenduan" lelopean. Aurten Koroatze auzoa izango da protagonista nagusia: herritarrei erakutsiko zaie nola aldatuko den auzoa SmartEnCity proiektuaren garapenari esker espazio publikoan eta mugikortasunean izango diren aldaketen bidez. Herritarrek aldaketa horiek beren kabuz esperimentatu ahal izango dituzte astean zehar.

"Mugi Aldabe" da ekitaldi nagusiaren izena. Aldabe kalea, auzoaren erdigunean dagoena, oinezkoentzat utziko da irailaren 17aren goizean. Ohiko automobilak eta zirkulazioa kendu eta jardueren egitarau oparoa egingo da bertan 11:00 eta 14:30 artean. Informazio erakustoki bat instalatuko da kalean, SmartEnCity birgaitze proiektuaren erakusketa batekin, auzokideek proiektuak ekarriko dituen aldaketak ezagutu ditzaten. Herritarrek haiek baloratu ahal izango ditu eta beren proposamen propioak ere egin ahal izango dituze bertan.

SEMS 2016

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala