Albistea

Vitoria-Gasteizko Lurzoruen Kontserbatzio Programaren emaitzak

Nekazaritza lurzorua eta hiria atzean

CEAk 2018an jarri zuen martxan Lurzoruen Kontserbazio Programa, nekazaritza praktika jasangarriak sustatzeko eta herritarrak lurzoruen kontserbazioan eta babesean partaide bihur zitezen.

Lurzorua osasuntsu dago funtzio ekosistemikoei eusteko gai denean, esaterako landareen hazkundea onartzen duenean, animalien habitata izateko gaitasuna deunean eta gai kutsatzaileak degradatzen dituenean. Bere osasuna diagnostikatzeko, “Lurzoruaren Osasun Txartelak” deritzenak hartzen dira erreferentziatzat. Txartel horiek Neiker-Tecnaliak sortutako tresna bat dira, ebaluatu behar diren adierazleak (haien esanahia eta neurtzeko modua) biltzen dituztenak eta haiek intrepretatzeko modua azaltzen dutenak.

Dagoeneko bi urte dituen programa horretan parte-hartzaileen kopurua hazi egin da, eta 2019an 21 pertsona ziren guztira 39 lursailetan lanean ari zirenak.

2019an lortutako emaitzak erakusten dutenez, aztertutako lurzoruen kalitatea hobetu egin da, bai egiturari (materia organikoaren edukia eta sargarritasuna) dagokionez bai biodibertsitatearei dagokionez. Ondorioak argiagoak dira udaberrian, udazkenarekin alderatuta, udaberrian prezipitazioa handiagoa izan baitzen. Bestalde, ikusi da lurra ez lantzeak eta simaurrarekin edo konpostarekin ongarritzeak eragin positiboa duela, bai materia organikoaren edukian bat inguruko landare biodibertsitatean, eta beraz, praktika horiek lurzoruaren osasunerako egokiak direla baieztatu da.

Kalitate neurketen batezbesteko puntuazioa 3 dezimatan hobetu zen soilik (2019an 5,8koa izan zen), baina oraindik goizegi datu gutxi dira eta ondorio sendoak ezin dira atera. Gure lurzoruen eboluzioa denbora luzeagoan aztertu beharko dira datozen urteetan behin-betiko ondorioak lortzeko.