eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko ingurumenaren eta jasangarritasunaren egoeraren txosten diagnostiko bat kontratatu da

Gure udalerriko ingurumenaren egoeraren eta jasangarritasun baldintzen ebaluazio txosten sakon bat prestatzeko laguntza tekniko baterako kontratazio espedientea ebatzi berri da. Lana GEA 21 ingurumen aholkularitzari esleitu zaio. Enpresa honek 10 hilabetez egingo du lan txostena prestatzeko.

Txosten diagnostiko honek gure lurraldeko ingurumenaren eta jasangarritasun baldintzen errealitatearen eta eboluzioaren inguruko ikuspegi objektibo eta eguneratua modu sakon eta ulergarrian eskaini nahi du. Txosten honek Aalborg+10 Konpromisoek ezarritako eskakizunetako bat bete nahi ditu; izan ere, Aalborg+10-en lehen urrats gisa udalerriaren hasierako egoerari buruzko analisia egitea eskatzen da.

Helburu zehatzagoetara jaitsiz, lanak ondokoak bete nahi ditu: jende xeheari, erabaki hartzeen arduradunei eta beste estamentu batzuei egungo egoeraren informazio egiaztatua eta ikuspuntu zientifiko eta teknikotik zehatza izango dena eskaintzea, joerak ezagutu eta ebaluatzea, alderik arantzatsuenak identifikatzea, inpaktuak eragiten dituzten eragile nagusiak ezagutzea, abian dauden politika eta programen egokitasuna ebaluatzea eta helburuak, ekintzak eta jarraipen sistemak proposatu edota birdefinitzeko laguntza ematea. Helburu hauek udalerriko ingurumen eta jasangarritasun baldintzak hobetzeko eta, azken finean, Vitoria-Gasteizko Agenda 21 prozesua indartzeko planteatu dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala