eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemak udalerriko lurzoruaren erabileren mapa eguneratu du

Lurraldearen gestioa eta antolaketa integratua egiteko, kontutan hartu behar dira oinarrizko baldintza hauek: lurzoruaren okupazioa eta erabilera ezagutzea eta denboran zehar izaten duen bilakaeraren berri izatea. Lurraren erabilerak hainbat informazio interesgarri ematen du lurraldearen aldaketei buruz, eta, horregatik hain zuzen, beste gai askotan bezala, beharrezkoa da aldian behingo berrikuspena egitea.

Europako Espazioaren Agentziak (ESA) bultzatutako GUS-GMES proiektuaren barruan eta CEAren partaidetzarekin, lurzoruaren erabileraren mapa berria sortu dute, 2003ko abuztuan satelitez hartutako bereizmen handiko irudi baten interpretazio lagunduaren emaitzaz baliatuz. Lurzoruaren erabileraren 1:5.000 eskalako mapa berria oso erabilgarria da Gasteizko Agenda 21eko hainbat adierazle neurtzeko, hala nola hirigintza eta lurraldeari dagozkienak.

Lurzoruaren erabileren mapa berriak 2001ekoaren legenda bera du eta, nahi izanez gero, laister on-line kontsultatu ahal izango da SI@Maren ingurumen atlasean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala