Albistea
Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemak Internet bidezko 10.571 sarrera izan zituen 2003an
2003. urtean 11.000 erabiltzaile inguru sartu ziren SI@Mera Internet bidez. Zerbitzu hau 2002ko azaroaren bukaeran jarri zen martxan, eta bere xedea herritarrek udaleko ingurumen informazioa eskura izan dezaten da, horrela alor honetan dauden legezko betebeharrak betetzen baitira.
Teknologia Berrien Sailarekin lankidetzan garatu den zerbitzu honen bidez, edozein herritarrak modu errazean izan dezake Vitoria-Gasteizko ingurumenaren egoera eta kudeaketari buruzko agiri eta datu ugariren ikuspegi global, arin eta eguneratua.