eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistema Nazio Batuen Hiriei buruzko II. Mundu Foroan

Nola lortu ingurumen informazio sistemak eta software librea ingurumena kudeatzen eta tokian tokiko erabakiak hartzen lagungarri izatea: horixe izan zen Foroko mintegi teknikoetako batean aztertutako gai nagusia. Ekitaldi horrek garrantzi handia du NBEren nazioarteko egutegian, eta hiriek dituzten erronkak nahiz ahalmena nabarmentzen laguntzea du helburutzat.

Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemaz (SI@M) gain, beste zenbait tokitako esperientziak azaldu ziren: Lusaka (Zambia), Munich, Bayamo (Kuba), Dar es Salaam (Tanzania)... Industria geoinformatikoaz (ESRI, MapMaker), arlo akademikoaz (ITC) edo UN-Habitat bezalako erakundeez ere mintzatu zen.

Mintegian ez ezik, MILES proiektuak jarritako informazio erakustokian aurkezten ziren esperientzien artean egon zen SIAM, bilkura teknikoen eta osoko bilkuren osagarri antolatutako ekitaldien artean zegoen aldi baterako erakusketa zela eta.

NBEren Biltzar Nagusiak hiriekin lotutako gai orori buruzko aholkularitza gune informaltzat jo du Foroa -bi urtean behin egitekoa-. Irailaren 13tik 17ra bitartean Bartzelonan egin zen Foroaren edizioan "Hiriak: kulturen elkartze, inklusio eta integrazio guneak?" izan zen lema, eta 4.200 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte.

Mintegiaren laburpena MILES proiektuaren web gunean aurki daiteke (ingelesez, PDF, 299 Kb):

http://miles.geo.ar.tum.de/uploads/54/17/WrkshpBcna160904.pdf

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala