eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko ikasleak oinez doaz eskolara, ingurumenari laguntzeko

San Prudencio ikastetxeak, Udalaren laguntzarekin, 'Pedibus' izeneko ekimena jarri du abian: horren bidez, ikasleak oinez joango dira eskolara, autoz edo autobusez joan beharrean, eta hartara, puntako orduetan ibilgailu pribatuak metatzea eragotziko da, eta atmosferara doazen CO2ren emisioak gutxitzen lagunduko. "Kanpaina hau guztiz bat dator mugikortasun iraunkorraren aldko gure filosofiarekin eta, gainera, Alkateen Ituna dela medio 2020rako gasen isurketa % 20 gutxitzeko hartu dugun konpromisoa betetzen laguntzen du", adierazi du Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek.

Sei eta hamabi urte bitarteko berrogei ikasle inguruk egin dute bat 'Pedibus' kanpainarekin. Ikastetxearekin lotutako heldu batek (guraso, ikasle edo aitona-amonen bat, esaterako) hartzen du beren gain ikasleei ikastetxeraino laguntzeko ardura, ibilbide eta ordutegi jakina betez, autobusaren ibilbidea balitz bezala, baina oinez. "Ingurumenarekin konpromisoa hartzeaz gain, ekimenak on egiten die umeei, ibilaldiek sedentarismoa eragozten baitute, eta horrek eragin zuzena baitu osasunean; gainera, klasera erneago iristen dira", gehitu du Cañadasek.

Udalak 21 Agendan parte hartzen duten beste ikastetxeei ere eman die proposamenaren berri, bat egin dezaten. Bestetik, San Prudencio ikastetxeari ibilbide ziurrenei buruzko informazioa eman die, eta bidean egon daitezkeen puntu beltzetan Udaltzaingoaren laguntza eskaini du, bai eta txaleko islatzaileak eman ere 'Pedibus' sistema erabiltzen duten ikasleentzat.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala