eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko ikasleak europar ahoskeraz mintzatuko dira hiria Hiriburu Berdea den urtean

2011-2012 ikasturtean, ikasleek gai komun bat - garapen iraunkorra - landuko dute tresna birtualak baliatuz, esaterako, bideo-konferentziak, posta elektronikoa edo Interneteko foroak. Beste herrialde batzuetako ikastetxeekin hirietan garapen iraunkorrarekin lotutako gai komunei buruzko ikuspuntuak truka ditzaten sustatu nahi du proiektuak. Halaber, hirien arteko senidetzea bultzatuko da, hiriburuetako ikasleen arteko trukea ren bitartez, hartara esperientziak zuzenean partekatzeko aukera izan dezaten.

Halaber, ingurumenaren ikuspuntutik beste errealitate batzuen ezagutza eta Vitoria-Gasteizko 21 Eskola Agendaren zabalkundea sustatu nahi dira ekimen horren bidez, iraunkortasunarekin lotutako jokamolde egokia denez Europako beste hiri batzuetan ezar bailiteke. 2012ko ekainean, Udalak antolatu ohi duen Eskola Foroaren bileran, Europako ahoskerak entzungo dira, hiriak 21 Europar Eskola Agendan parte hartzen duten ikastetxeak bertara gonbidatuko baititu, beren ondorio eta proposamenak Vitoria-Gasteizko alkateari zuzenean aurkez diezazkioten.

Etorkizunean hirietako ingurumen iraunkortasunaren arduradunak izango direnen artean jokabide egokiak zabaldu eta "espiritu berdea" kutsatzeko balioko du proposamenak. Gainera, ekimenak biziki lagunduko du Europa osoan Vitoria-Gasteiz Hiriburu Berde gisa ezagutarazten.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala