eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko ikasle gehienek eskolara oinez edo bizikletaz joan nahi dute, CEAk egindako inkesta baten arabera

2014-2015 ikasturteko lehen hiruhilekoan, Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Vitoria-Gasteizko 22 ikastetxek mugikortasun inkesta bat osatu dute eskolako mugikortasun aktibo eta autonomoaren proiektuaren baitan, eskolako mugikortasunaren hasierako diagnostiko bat egiteko eta proiektuak izango duen inpaktua neurtzeko.

7.166 ikasleri egin zaie inkesta, Lehen Hezkuntzako 2.603ri eta DBHko, Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako 4.563ri. Eskolara joateko zein garraiobide erabili duten galdetu zaie ikasleei, bai eta zein autonomia mailarekin egin duten joan-etorria (bakarrik, lagunekin, helduren batekin).

Ikasturte honetan zehar Eskolako Agenda 21ean dauden ikastetxeek ekintza plan bat jarriko dute abian joan-etorri aktibo eta autonomoak sustatzeko.

Garraio modua

Lehen Hezkuntzako ikasleen % 49k modu aktiboak darabiltza eskolara joateko (oinez doa, edo bizikleta eta patina erabiltzen du), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Prestakuntza Zikloetan ikasleen % 65 doa modu aktiboetan. Joan-etorri aktiboen ehunekoa handitu egiten da adinan aurrera egin ahala. Hala ere, kontuan hartzekoa da Prestakuntza Zikleoetan gertatzen den beherakada.

Modu aktiboen ehunekoen grafikoa

Era berean, joan-etorri aktiboak murriztu egiten dira ikastetxerako distantzia handitzen den neurrian, bai Lehen Hezkuntzan (<15 minutu: % 80 modu aktiboetan; >30 minutu: % 3,5 modu aktiboetan) bai adin nagusiagoetan (<15 minutu: % 92,5 modu aktiboetan; >30 minutu: % 19,7 modu aktiboetan).

DBHn, Batxilergoan eta Prestakuntza Zikloetan nabarmena da genero ezberdintasuna modu aktiboen hautaketan (% 69,3 gizonetan eta % 60,9 emakumeetan).

Autonomia eskolarako joan-etorrietan

Lehen Hezkuntzako ikasleen % 20,35a modu autonomoan doa eskolara. Adinean gora egin ahala, joan-etorri autonomoak igo egiten dira. Hala ere, mugikortasun autonomoa gutxitu egiten da ikastetxerako distantzia handitzean (<15 minutu: % 29,0 modu autonomoan; >30 minutu: % 18,4 modu autonomoan).

Desplazamendu autonomoen grafikoa

Generoaren araberako desberdintasuna ere agerikoa da bai Lehen Hezkuntzan (mutila: % 27,8; neska: % 21,0) bai DBHn, Batxilergoan eta Prestakuntza Zikloetan (mutila: % 89,3; neska: % 86,7).

Ikasleek nahi duten garraio modua eta autonomia maila

Nabarmentzekoa da Lehen Hezkuntzako ikasleen % 71,1i eskolarako joan-etorriak modu autonomoan eta aktiboki egitea gustatuko litzaiekeela, eta % 37,5ek bizikletaz edo patinez eta lagunekin joatea nahi luketela.

Modu preferentzien grafikoa

Diferentzia handia dago, Lehen Hezkuntzan, eskolara autoz doazen ikasle ehunekoaren (% 37,55) eta autoz joan nahi dutenen (% 15,5) artean. Ikastetxera autoz doazen ikasle guztien % 20,50ak soilik joan nahi du autoz. Gainerakoek nahiago lukete modu aktiboak edo garraio publikoa erabili, betiere lagunekin lagunduta.

Eskolarako joan-etorrietan mugikortasun aktiboa eta autonomoa sustatzen duten jokalekuak

Lehen Hezkuntzako inkestaren emaitzen analisitik abiatuz, agerikoa da modu aktiboetan oinarritutako konponbide kolektiboen sustapenak inpaktu handia izan dezakeela modu aldaketan. Gurasoen % 17,1ek dio bere semea edo alaba eskolara taldean joango balitz, modu aktiboetan joateko aukera kontuan hartuko lukeela.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren, Batxilergoaren eta Prestakuntza Zikloen kasuan, berriz, ikasleen % 29,9rentzat garrantzitsuagoa da bidegorri eta oinezkoen kale gehiago edukitzea. Multzo horretan ere taldeko mugitzeak modu aktiboak aukeratzen lagunduko luke. Ikasleen % 23,15ak dio eskolara taldeka joan ahal izango balu, modu aktiboak erabiliko lituzkeela.

Análisis de los resultados de la encuesta de movilidad y del grado de autonomía en centros educativos

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala