Vitoria-Gasteizko Hirizidorren eta Eraztun Berdean zeharreko Txangoen Plana: hirian zehar mugitzeko sare berria
Plan honek aldez aurreko bi proiektu barne hartu ditu: hirizidorren sarea eratzekoa eta Eraztun Berdeko txangoak hobetzekoa. Hirian zehar mugitzeko asmo handiko proiektua da, nagusiki oinezkoen eta txirrindularien onerako izango diren bideak eratuko baitira eta hirigunean nahiz inguruan ibilbide seguruak egiteko eskari gero eta handiagoari erantzungo baitio.
Bide-sarea hiriko auzoak erdigunearekin lotzeko eta aisia, kultura eta gainerako ekipamenduetarako sarbidea emateko egituratu da. Gainera, ibilbideak diseinatzerakoan, gure hirira etortzen diren bisitarientzat interesgarri izatea ere aintzat hartu dute. Bestalde, egitasmoak bizikletak mailegatzeko zerbitzua ere jasotzen du, gasteiztarrei nahiz bisitariei ibilbideak ezagutzea errazteko.
Azken batez, ekimen hau hirigintza jasangarriagorako aurreneko pausua izateko itxaropenaz jarri da abian.