Vitoria-Gasteizko Hiri Ekologiaren Gelan hiri garapen jasangarriaren inguruan antolaturiko hitzaldien laburpena
Urtarrilean egindako hitzaldi horietan Arkitektura Katedradun Javier Cenicacelayak eta Ramón López de Luciok hirien hazkunde eta zabalkundearen inguruko ikuspuntu eta planteamendu berriak azaldu zituzten. Jarraibideak lurralde oreka handiagoa lortzera bideratu beharko lirateke, hiriaren zatiketa eta sakabanatzea saihestu beharko lukete eta gizarte integrazioa bideratu beharko lukete. Horretarako, zenbait alderdi garrantzitsu azpimarratu ziren, hala nola, hiria zabaltzearen mugarik eza galarazteko kontrolaren beharra, bai eta zaharberritzearen eta hiri berpizkundearen zein babestutako etxebizitzaren aldeko politika ere. Giltzarri moduan honako hauek azpimarratu ziren: eraikinen arrazoizko dentsitatearen eta eraikin tipologia moten eta jardueren arteko lotura, berdegune-husgune publikoen maila gehiegiren arriskua, isolatuta eta hiritik kanpo dauden merkataritza gune handien kontrola edo hiri mugikortasuneko eredu alternatiboen sustapena.
Aipamen bereziak ere egin izan zituzten Vitoria-Gasteizko hiri garapenari buruz. Adibidez, aipatu zuten hausnarketa bat egin behar dela honako gai hauen inguruan: hiriaren zabalkunde berrien eraikin dentsitatea -agian goranzko errebisio bat beharrezkoa izango baitute-, Hegoaldera egingo den zabalkundea, ingurabide berri baten egokitasuna -agian Hegoaldeko ingurune pribilegiatua arriskuan jarri dezakeelako- edo gaur egungo eta biharko garraio publikoaren sistema. Gai hauek hirirako behar dugun garapen eta mugikortasun ereduari buruzko azterketa sakona egitea eskatzen dute.