Vitoria-Gasteizko hiri baratzeentzako topaleku berria ireki du CEAk
Natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu dira hiri baratzeak, bai eta autoekoizpenerako estrategiak mailaz maila garatzen joateko nahiz iraunkortasunaren inguruan sentsibilizatzeko ere. Gure gizartean oinarrizko kontzeptuak eranstea, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuak, elikadura osasuntsua, osasunerako hezkuntza, mota horretako ekimenei esker da posible neurri handi batean.
Hiri baratzeak indarrez ari dira barneratzen gure hirian eta modu desberdinez:
- Olarizu eta Abetxukuko aisialdirako udal baratzeak (360 lursail).
- Eskola baratzeak 15 ikastetxetan, eten gabe handitzen jarraitzen baitu.
- Hainbat gizarte etxetan garatu den hiri baratzeen proposamena, hirian zehar zabaltzeko joera erakutsi baitu.
- Zabalgana, Salburua eta beste auzoetako hiri baratzeen proiektuak, urte honetan aztertu eta martxan jarri nahi baita.
Horiek guztiek sarea osatzen dute, zeinetatik ideia eta kezka asko sortzen baita, eta ona litzateke horiek konpartitzea.
Gasteizko Hiri Baratzeen Sarea sortu da horrela. Gasteizko Udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bultzatutako ekimena da, eta udalerrian hiri baratzezaintzan aritzen diren talde desberdinak hartu nahi ditu haren baitan. Elkarri laguntzeko eta zalantzak, ezagupenak zein esperientziak konpartitzeko lekua. Informazioa, materialak, deialdiak, zalantzak, iradokizunak, ideiak, galderak nahiz erantzunak biltzea da helburua, hiri esparruko baratzezaintza ekologikoaren arloko ekimen berrien garapena sustatzea.