eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko hiri baratzeen bloga: hazten jarraitzen dugu

Vitoria-Gasteizen hiri baratzeei lotutako ekimen asko eta oso anitzak ari dira ernatzen azken aldian: eskola baratzeak, aisialdiko udal baratzeak, gizarte etxeetako ekimenak, auzokideen proposamenak, baratze pribatuak, etab. Hori dela eta, ideiak trukatzeko espazio komun bat garatzeko premia ikusi zuen CEAk, udalerrian hiri baratzezaintzan ari diren taldeen elkartrukea sustatzeko. Gune hori elkarri laguntzeko eta zalantzak, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko tokia da; informazioa, materialak, deialdiak, iradokizunak, ideiak, galderak eta erantzunak jasotzeko tokia; eta hiri esparruko baratzezaintza ekologikoaren alorrean ekimen berrien garapena susatzeko tokia.

Gaur egun sare hori 10 ikastetxek, gizarte ekimeneko, gizarte txetaketako eta ekimen terapeutikoko 7 proiektuk eta udal kudeaketako 2 espaziok osatzen dute. Horrez gain, beste pertsona eta erakunde askok iruzkinak eta informazioa ematen dute hiriak gune biziago bihurtzeko proiektu hau hauspotzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala