eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko herritarren zientziak webgune berria du

http://www.vitoria-gasteiz.org/herritarrenzientzia

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailarekin batera, Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarearen proiektua jarri du abian, gure udalerrian biltzen den dibertsitate biologikoa jarraitu eta kontserbatzeko xedez. Herritarren artean biodibertsitatearen alorreko hezkuntza sustatzeko asmoz sortu da proiektua, gure natur ingurune hurbilenean bizi diren animalia eta landare talde jakin batzuen ezagutza eta kudeaketa areagotzeko beharrak bultzatuta.

Sareak 2013an hasi zen lanean, eta 2015ean hainbat programa izango ditu: 4 kontserbazio programa, Gasteizko orkideak, odonatuak, hiri hegaztiak eta tximeletak aztertuko dituztenak hurrenez hurren, eta 3 jarraipen programa, mika, enara azpizuria eta espezie exotiko inbaditzaileak aztertuko dituztenak.

Webgune berriak 7 programa horiek jarraitzeko beharrezkoa den informazio guztia jasotzen du: lan egutegiak, espezieak identifikatzeko gidak, datuak biltzeko landa fitxak eta beste zenbait dokumentu interesgarri. Horrez gain, foro bat ere prestatu da sarean parte hartzen dutenek iritziak, ezagutzak eta esperientziak parteka ditzaten, eta argazkien gune bat ere bai, sareko jardueretan egindako argazkiak partekatzeko. Laister kartografiako atal bat ere gehituko zaio webguneari, parte hartzaileek bildutako espezie behaketak mapa baten gainean ikusi ahal izateko.

Herritarren zientzia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala