Vitoria-Gasteizko Garapen Iraunkorraren 2009-2013 Ekintza Plana lantzeko parte-hartze lantegia
Datorren abenduaren 9an, 18:00etan, Goiuri Jauregian, Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren Ekintza Planaren zirriborroa aurkeztea eta eztabaidatzea helburu duen parte-hartze lantegia egingo da hiriko gizarte-eragileen artean. Lantegia hiritar guztiei irekita dago.
Vitoria-Gasteizko Udaleko talde teknikoak landu du dokumentua eta Udalak datorren bosturtekoan burutu nahi dituen jarduerak eta ekimenak zehazten ditu. Ekimen horiek Udalak harturiko iraunkortasunaren inguruko konpromisoak betetzera bideratuko dira.
Dokumentu-zirriborro horretan jasotako proposamenen azterketa eta eztabaida irekiaren bidez, beste ikuspegi, iritzi eta sentsibilitate batzuk kontuan hartuko dira, proposamen horiek hobetu eta beste ekintza batzuk mahai gainean jartzeko.
Informazioa eta izena ematea: CEA (945 16 26 96).