eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko ibilbideen gida berria argitaratu da

* http://www.vitoria-gasteiz.org/ibilbideberdeak

Vitoria-Gasteizko Udalak, CEAren eskutik, "Hamar ibilbide bikain + bira bat Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean" izeneko gida editatu du, 63 orrialdetan zehar eta 11 ibilbideren inguruan hiriaren ertzeko aberastasun guztia azalduz.

Argitalpena familientzako, gazteentzako, adinekoentzako eta, oro har, edozein motatako pertsonentzako da aproposa. Eraztun Berdean eta haren inguruko nekazaritza eta natur eremuetan barrena murgiltzen gaituzten 10 ibilbide proposatzen ditu gidak, eroso-eroso bi ordu baino gutxiagoan egin daitekeena haietako bakoitza, eta 30 kilometroko bira bat (bizikletaz egiteko ezin hobea) Eraztun Berdeko parke guztiak bisitatuz hiri ingurune osoa ikusteko egokia dena.

Gida datorren urteko urtarrilaren 28tik otsailaren 1era egingo den Madrileko FITUR azokara (Turismoko Nazioarteko Azokara) eramango da.

Hiriko liburudenda guztietan dago eskuragarri gida 6,24 euroko salneurrian. Turismoko udal bulegoan, Atarian (Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan) eta Aldundiaren natur parkeen sareko interpretazio zentro guztietan ere aurki daiteke.

Lehen tirada 2.000 alekoa izan da gaztelaniaz, 500 alekoa euskaraz eta 500 alekoa ingelesez.

Ibilbideen mapa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala