Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko burruntziei buruzko ikerketa
Ikerlan hau CEAk eskatu du Eraztun Berdeko animalia talde honen ezagutzan sakontzeko. Lanaren helburuak hurrengoak izan dira: Eraztun Berdeko odonatu espezieen inbentarioa egitea; bere biologiaren ezagutza hobetzea; jarraipen metodologia sortzea; 2003an Salburuan egin zen ikerketan lortutako datuekin alderaketa egitea; eta odonatu komunitatearen balorazio globala egitea, haien kudeaketa eta kontserbaziorako hainbat ideia emanez.
34 odonatu espezie aurkitu dira, hau da, 2003an Salburuan egin zen ikerketan baino 8 gehiago. Aberastazun balioen analisiak erakutsi duenez, Olarizu edo Zabalgana bezalako parke txikiek odonatu aniztasunari egiten dioten ekarpena handia da. Salburuko parkeak bere odonatofauna mantendu du, baina nabarmena da Betoñu aldeko urmaelek duten aberastasuna Arkautiko urmaelekin konparatuz gero. Zadorraren aberastasuna txikiagoa da, baina espero zena baino handiagoa, bere kontserbazio egoera txarragoa baita eta laginketak egiteko zailtasuna handiagoa.
Kontserbaziorako interes handiena duten bi espezieak, Coenagrion mercuriale y Coenagrion scitilum, berriro aurkitu dira, bai Salburuan zein Zabalganan eta Olarizun. Oso ugariak ez diren arren, itxura batean mantendu egin dituzte haien populazioak.
Estudio de la comunidad de odonatos de los parques del Anillo Verde de Vitoria-Gasteiz (3,5 MB)