Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen erabiltzaileek Eraztuna irudikatuko duen erakusketa kolektibo baten prestaketan parte hartu ahal izango dute
Uztailaren 15etik irailaren 5era Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko parke eta espazioetan bere erabiltzaileek ateratako argazkien erakusketa kolektibo bat bisitatu ahal izango da Atarian.
Erakutsiko diren irudiak Asociación Cultural Alava Visión elkarteak deitutako lehiaketa batean aurkeztutakoen artean hautatuko dira.
Alava Visión elkarteak Flickr-en duen taldean leihaketa honen oinarriak (gaztelaniaz) kontsultatu ahal dituzue. Lehiaketan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.
Lehiaketan bi modalitate bereiztu dira:
- Lehiaketa-erakusketa modalitatea
- Erakusketa modalitatea
Lehiaketa-erakusketa modalitatean AlavaVisión-en Flickr taldean oinarrituta antolatu da. Beraz, modalitate honetan parte hartu ahal izateko Flickr-en kontu bat eduki behar da eta AlavaVisión Flickr taldearen kide egin behar da. Modalitate honetan lehiatuko diren argazkiek bai lehiaketan bertan bai argazki erakusketarako hautapenean parte hartuko dute.
Erakusketa modalitatean parte hartzeko EZ da derrigorrezkoa Flickr-eko kontu bat edukitzea eta Alava Visión taldeko kidea egitea. Aski da ekainaren 11 baino lehen argazkiak hurrengo helbidera bidalita: ivanmartin@alavavision.com.
Flickr argazkiak gorde, antolatu, bilatu eta partekatzeko erabiltzen den Interneteko webgune bat da, eta erabiltzaileen komunitate garrantzitsua biltzen da bertan.