Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean zeharreko ibilbideen gida argitaratu du CEAk
Eraztun Berdea ezagutarazi ez ezik, paseatzeko ohitura ere sustatu nahi du gidak, horixe baita naturara hurbiltzeko era hoberenetakoa, eta kalte gutxien egiten duenetako bat, gainera. Argibide hauek ematen ditu gidak proposatzen diren 13 ibilbideei buruz: datu praktikoak, aireko kokapen-argazkiak, ibilbidearen deskribapen zehatza, alderdi jakingarriak, bertan egin daitezkeen jarduerak eta etorkizuneko ekimenak.
Gidaren osagarri gisa, irailaren 15etik azaroaren 26ra bitartean erakusketa bat izango da ikusgai Olarizuko etxaldean, zeinean argitalpenean proposatzen diren 13 ibilbideak eta Eraztun Berdearen aireko panoramika bat eskainiko baitira. Irailean 10etatik 14etara arte egongo da zabalik erakusketa; urrian, berriz, 10etatik 14etara eta 16etatik 18etara.