eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea EXPO CITIES ekimenean

EXPO CITIES ekimenak (Gasteizko Udalak parte hartzen du), hainbat erakusketa espazioren bidez, hiriaren ezaugarriak erakutsi nahi dizkie gasteiztarrei, hirigintzaren, ingurumenaren eta kultura ondarearen aldetik. Eraztun berdeari eskainitako atal bat du ekimenak.

Gasteizen maketa handi bat du, hiria inguratzen duen eraztun berdearekin. Maketan, eraztun berdearen proiektu osoa islatzen da: orain arte egin diren ekimenak, espazio finkatuak, aurreikusitako ekimenak eta etorkizunean hiriaren inguruko eraztun berdea osatuko duten espazioak. Era berean, gaur egun eraztun berdea osatzen duten parkeei buruzko informazio osagarria ematen digute.

"Bikaintasunerantz doazen hiriak" erakusketa espazioa otsailaren 9a bitarte izango dugu, Montehermoso kulturunean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala