eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Bizikletaren astearen 14. edizioa

Maiatzaren 18tik 24ra, hainbat ekitaldi antolatuko dira bi gurpildun ibilgailu horren inguruan: hitzaldiak, lantegiak, ikastaroak, txangoak, etab.

Aurreko urteetan bezala, Aldabe gizarte etxea eta Landazurin dagoen Bike Station ekipamendua izango dira programatu diren ekintzen erdigunea. Helburu nagusia bizikleta mugikortasun alternatiba gisa aldarrikatzea da, motordun garraiobideen aurrean, hiri barruko joan-etorriak egiteko.

CEAtik ekintzetako bat nabarmendu nahi dugu: Bike Station-ean egingo diren zirkulazio seguruko lantegiak. Jarduera horretan, parte-hartzaileek bizikletaz galtzadan modu seguruan ibiltzeko abileziak lortuko dituzte. Galtzadan ongi kokatzen ikasiko dute bizikletaz joatean beharrezkoak diren maniobrak egiteko, mugimenduak seinale bidez markatzen ikasiko dute eta keinuen bidez kaleko gainerako erabiltzaileekin komunikatzen ere ikasiko dute.

Beste jarduera interesgarri bat Twitter bidez egingo da: bizikletariek selfie bat egin eta #GKBikeVG traola erabiliz Twitterren argitaratu ahal dute, Gasteizen bizikletaren mugimenduak errazteko egin diren lanak erakutsi ahal izateko.

Bizikletaren astearen programa osoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala