eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdearen proiektua Lakuabizkarran egingo den plan pilotu baten bidez jarriko da abian

Udalaren Espazio Publikoko eta Natur Inguruneko Zerbitzuko teknikariek eta CEAk dagoeneko definitu dituzte Lakuabizkarreko espazio publikoa hobetzeko lehen lanak, azpiegitura berdeen planteamenduei jarraiki.

24 gunetan (orubeetan zein berdegunetan) egingo diren lanak dira. Gune horiek eraldatu eta "naturalizatu" egingo dira, horrela gaur egun haiek aratz mantentzeak dituen kostuak arinduz.

Zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dira, larreak sortuko dira eta mantenimendu teknika berriak erabiltzen hasiko da Udala. Kostu aurrezpenaz gain, toki horietako estetika hobetzea eta beste zerbitzu batzuk sortzea ere espero da. Izan ere, aurreikusitako lanei esker gune horiek Eraztun Berdearekin eta udalerriko landa lurrekin duten konektagarritasuna hobetuko da, CO2 hustuleku modura duten funtzioa handituko da, kutsatzaile gehiago xurgatuko dituzte, polinizazioa erraztuko da eta jariatze ura iragazi eta arazteko duten ahalmena handituko da.

Proiektua hiriko beste auzoetara hedatzea da asmoa. Lakuabizkarreko lanak hurrengo hilabeteetan osatuko dira.

Zuhaitzak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala