Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren 2010-2014 Ekintza Plana onartu da
Joan den abenduaren 30ean, Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren 2010-2014 Ekintza Plana onartu zuen Gobernu Batzordeak. Iraunkortasunaren alorrean datozen urteetan Udalak burutu nahi dituen neurri eta ekintzen multzoa jasotzen du plan horrek.
Plana lantzen 20 udal-departamentutako 90 teknikarik eta hainbat entitate eta herritar taldetako 45 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, baita Udaleko talde politikoek ere. Azken horiek zirriborroak berraztertu eta Ekintza Planean sartzeko ideia eta ekintza berriak proposatu dituzte.
Planak 228 ekintza eta 304 jarduera ditu barne. Horietatik, % 30 baino gehiago gizarteratzea eta gizarte-kohesioa sustatzera bideraturik dago, eta laurden bat ingurumenaren eta natura-baliabideen kudeaketarekin loturik. Gainera, gobernantza-prozesuak, udal-kudeaketa eta herritarren partaidetza hobetzeko ekintza kopurua ere azpimarratzekoa da. Lurralde- eta mugikortasun-alderdiek ere arreta nabaria jasotzen dute. Azkenik, planak sektore ekonomikoaren iraunkortasuna sustatzera bideraturiko neurri garrantzitsu ugari ere barne ditu. Izan ere, ekonomia dibertsifikatua, oparoa eta ingurumena errespetatzen duena sustatu nahi da.
Dokumentua PDF formatuan dago hurrengo helbidean (gaztelaniaz, 2 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/36696.pdf