eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren 2010-2014 Ekintza Plana egiteko bigarren parte-hartze lantegia

Ekainaren 8an, 18:00etatik 20:30era, Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren 2010-2014 Ekintza Planaren egiteko bigarren parte-hartze lantegia izango da Europa jauregian. Udaleko zerbitzu teknikoek urtebetez dihardute Plan horretan lanean. Datozen bost urteetarako udalak, bere jardute-eremu guztietan iraunkortasuna oinarritzat hartuz, proposaturiko jarduerak jasotzen ditu planak.

2009ko abenduaren 9an egin zen lehenengo parte-hartze lantegia, eta bigarren hau haren jarraipena da. Lehen lantegian hainbat herritar-erakundetako eta -taldetako 45 pertsonak hartu zuten parte eta hainbat ideia eta jarduera proposatu zituzten Ekintza Planaren zirriborroan sartzeko. Planaren zirriborroa eta lehenengo parte-hartze lantegian proposaturiko ideia eta ekarpen nagusien laburpena hemen dago.

Momentu honetan, Ekintza Plan berria idazteko lanak nahiko aurreratuta daude, eta onespen politikoa jaso aurretik, herritarrei parte hartzeko aukera eskainiko diegu berriro. Horrela, Plana ezagutzera emango dugu eta eginiko ekarpenak jasotzeko erabilitako modua baliozkotuko dugu.

Lantegi horretara herritar guztiak eta hiriko gizarte-erakunde eta talde guztiak daude gonbidaturik. Bertaratzeko, eskatu baieztapena CEAn (945 16 26 96) edo galcala@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala