eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko 21 Agendako adierazle-sistema berrikusten ari gara

Vitoria-Gasteizko jasangarritasuna neurtzeko hasieratik ezarritako 21 adierazleen sistema sei urtez erabili eta gero, berrikusten ari dira orain. Segimendurako sistema berriz aztertzeko erabakia hartu dute, alde batetik, Agenda 21eko prozesu lokalaren aurrerapenetara eta jasangarritasun-baldintzetara egokitu beharra dagoelako eta, bestetik, neurtzeko sistemek kontzeptuan eta metodologian azken urteotan izan duten bilakaeragatik.

Azterketaren beste helburu bat, gainera, erabiltzen diren adierazleak Europa, Estatu eta Autonomietan erabili ohi direnen parekoak izatea da. Sistema berriaren berrikuntza nagusiak hauek dira: aintzat hartzen diren parametroak 21etik 44ra gehituko dira eta, lehenengo aldiz, prozesuak aldagai sozialak eta ekonomikoak kontutan hartuko ditu. Adierazle-sistema berria aho batez onartu zuen udalbatzak iragan maiatzaren 26an.

21 Agendaren 2004ko agiria CEAren webgunean jarriko da datorren ekainaren 5etik aurrera.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala