Vitoria-Gasteizi buruzko txostena Jasangarritasunerako Hiri Diseinuaren Europako Batasuneko Adituen Lantaldeko bileran
Madrilgo Arkitekturako GETeko Hirigintza Katedradunak Vitoria-Gasteiz hautatu zuen jasangarritasun alorreko bikaintasun adibide gisa martxoan ospatu zen bilera honetan hiriaren esperientzia azaltzeko.
Hasteko, testuinguru historikoa azaldu zuen eta hiriak hirigintza, gizarte, ekonomia eta ingurumen alorrean igaro dituen mugarri nagusiak erakutsi zituen. Ondoren, egileak aurrerapausorik sendoenak jasan dituzten alorrak nabarmendu zituen: gizarte gaiak, berdeguneen hornidura, hondakinen kudeaketa, etab. Era beran, hiriak orain eta hurrengo urteetan konpondu beharko dituen gaiak aipatu zituen: etxebizitzaren arazoa, hiri garapeneko egungo eredua edo etorkinen fenomenoa esaterako.
Txostenaren ondoriorik interesgarrienetakoa ondokoa da: "gauza bat da hiriak duen bizi kalitate altua eta beste bat, oso desberdina dena, hiriak jasangarritasun globalari egiten omen dion ekarpena".