eues

Albistea

Vitoria-Gasteizen bizikletaren mugikortasunerako sare berria osatzeko proposamena

Proposamen honen bitartez, egun existitzen diren bidegorrien 59 kilometroak hedatu eta 145 kilometro luze izango den sare bat osatu nahi da. Bizikletentzako benetako sare bat sortu nahi da, jadanik existitzen diren tarteak sendotuz eta lotuz. Sarea osatzeko, hiria iparretik hegora eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzea ahalbidetuko duten ardatz seguru eta funtzionalak eratuko dira.

Vitoria-Gasteizen bizikletaren mugikortasunerako sare berria osatzeko proposamena

Vitoria-Gasteizko bizikleten sarea hedatzeko proposamenean kontuan hartu diren irizpide nagusiak ondoko hauek izan dira:

  • Sarearen estaldura: Sareak hiriko edozein puntutik 250 m baino distantzia txikiagora egon behar du, hau da, bizikletaz minutu bateko distantziaren parekora
  • Tarteen arteko jarraikortasuna eta konexioa: Sarea osatuko duten bide zatiek elkarri ondo lotuta eta ondo seinaleztatuta egon behar dute, batez ere elkarguneetan
  • Udalerriaz gaindiko loturak: Sarea beste sare batzuekin lotuta egongo da, esaterako Eraztun Berdeko bidesarearekin eta hiriaren inguruko bide berdeekin
  • Hiriko ekipamenduetara eta jarduera sortzaile diren puntuetara iristea: Sarearen bidez, hiriko ekipamenduetara (hezkuntza, kultura, kirola, osasuna eta gizarte zerbitzuak) modu errazean iritsi ahal izango da, bai eta jarduerak eta zerbitzuak sortzen dituzten beste puntu batzuetara, hala nola azokak, parkeak, industrialdeak eta aisiaguneak
  • Aldageltokiekin lotura: Bizikleta eta beste garraio mota batzuk konbinatzeko, sarearen bidez aldageltokietara iritsi ahal izango da
  • Beste mugikortasun sare batzuekin integrazioa: Bizikletentzako sarea beste garraio sareekin integratu beharko da, bai ibilbideari dagokionez bai kalearen sekzioak dakartzan baldintzei dagokionez, kale bakoitzaren ezaugarri morfologikoen, erabilera motaren eta zirkulazio kopuruaren arabera banaketa maila ezberdinak eta elkarbizitza motak ezarriz

Sare hau Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean bildutako diseinuetan oinarritzen da. Proiektuaren garapenean Bizikleteroak elkartearen iradokizunak hartu dira kontuan. Sarearen estaldura (bizikleta saretik 250 metro baino gutxiagora egongo den biztanle ehunekoa) %83,8koa izango da sare nagusiaren kasuan eta %85,7koa bigarren mailako sarean. Saretik ekipamenduetara iristeko aukerari dagokionez, ekipamenduen %67,1a saretik minutu batetik beherako distantziara egongo da, %98a hiru minututik beherako distantziara eta %98,8a bost minututik behera.

Laster, sarea eratzeko beharrezkoak diren lanak deskribatu, diseinatu eta dirutan baloratuko duen oinarrizko eraikitze proiektua kontratatzeko urratsak egingo dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala