Vitoria-Gasteizek Vancouver-en (Kanada) ekainean ospatu den Munduko III. Hiri Foroan hartu zuen parte
Munduko Hiri Foroa Nazio Batuek sortu zuten munduak aurrean duen erronkarik sakonenetako bat aztertzeko: hiritartze azkarra eta honek komunitate, hiri, ekonomia eta politiketan duen inpaktua.
Vitoria-Gasteizko alkateak eztabaidako bi mahai moderatu zituen, bata "Hiri politiken hobetzea praktika onen bidez" izenekoa eta bestea "Hiriko ingurumen plangintza" izenekoa.
Aldi berean, hiriak iraunkortasun alorreko bere proiektu nagusiak erakutsi zituen stand baten bidez, iraunkortasuneko ideiak ekintza nola bihurtzen ari diren azaltzeko. Besteak beste, honako hauek azaldu ziren: Tokiko Agenda 21, Iraunkortasun Behatokia, Eraztun Berdea, Ingurumen Informazioko Sistema, garapen iraunkorrerako ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza, eta azpiegitura berdeak.